Hilaren 13an hasiko da Urmuga eta hemeretzi egunetan zeharkatuko dabe Euskal Herria mendebaldetik ekialdera. Anguloko portutik hasi eta Hiru Erregeen Mahaian amaituko da ibilbidea, atzean 365 kilometro itxita. Arratia kurutzatuko dabe hilaren 16an eta Dimako aerodromo zaharrean zuzeneko musikea egongo da eguraldiak laganduten badau. Maider Zabalegi, Ekiza, Nogen, Juantxo Arakama eta Leturiarrak taldeak animatuko dabe arrastia, 18:00etatik aurrera. Ibilaldirako izen emotea eta sarreren erosketea Urmugaren webgunean dago zabalik.