Ekhi Ziarrustak irabazi dau aurtengo Berria Open trinkete txapelketea

Asier Abrisketa 2021eko uztailaren 7a

Ugarte-Ziarrusta bikoteak tantu biko aldeagaz gainditu dauz Inchauspe eta St Paul. 40-38 amaitu zan hilaren 4an Hazparnen jokatu zan Berria Open txapelketearen finala.

Egueneko finalaurrekoa nahiko erraz irabazi ostean, domekako partidua "gogorra eta luzea" izan dala dino Ekhi Ziarrustak. Hasikeran aldea ateratea lortu eben arren, Inchauspe-St Paul bikoteak erritmoa hartu eta aurrean mantenidutea lortu eban partida osoan. Halanda be, 37. tantuan harrapatutea lortu eta Ziarrusta-Ugartek amaiera biribila emon eutsen domekeari. Bi orduz luzatu zan partiduaren ostean, txapeletako bat Dimara ekartea lortu eban Ekhi Ziarrustak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!