Garagarrilaren 3an jokatu eben Iruñeako Navarra Arenan Nafarroako Foru Komunitatearen Trofeoko finala. Salsamendi-Ruiz de Larramendi bikoteak 18-22 irabazi eben Amaia Aldai eta Naroa Agirreren aurka. Aldairen esanetan, partidu gogorra eta parekatua izan zan. Txapelketa osoan lez, egindako lanagaz gustura dago bikotea, txapela etxera ekartea lortu ez badabe be.
Hasikeratik amaierara izan da partidua parekatua, baina zapatuko protagonistea izan zan Laia Salsamendik lortu ebazan tantu garrantzitsuenak. Holan, faborito ziran Aldai eta Agirre garaituta urten dira aurten lehenengoz ospatu dan txapelketa honetatik.
Oin, Plazandreak txapelketean ipiniko dauz Amaia Aldaik gogo danak. Lehiaketa honetako lehen partiduak dagoz jokoan. Hilaren 5ean, 22:15ean jokatuko da hirugarren saioa eta ETB1en ikusteko aukerea izango da, zuzenean. Aldai-Garai-Oses taldekideak Larrarte-Arraiza-Capellan hirukotearen kontra arituko dira Zornotzako frontoian.