Bagilaren 30ean, eskolako kamaran batu ziran herriko hainbat kulturgile eta kulturzale, Txumuluxuetak gidatuta, Dimako alkarteak egindako atzen ekarpena ezetu eta etorkizunerako bidea margoztuten. "Ekin alkarregaz, Lekuko kulturaz" liburutxoa sortzeako idea abenduaren 30ean egindako alkarte arteko mahai-inguruan sortu zan. Kulturearen inguruko taldeak batuteko lehen pausu moduan, alkarte bakotxak bere ekarpenaren inguruko idatzia egin eta danak batu dabez liburutxoan.
Idatziak arratieraz argitaratutea ebatzi dabe, Gotzon Aurrekoetxearen esanetan, "lekuan lekuko kulturea, lekuan lekuko berbategiagaz" lema jarraituta.
Alkarte bakotxaren ekarpena batuten dauan testuaren ostean, "erradiografia" honen ondorioak be ezetu daitekez doban banatuko dan liburuan. Bertan azpimarratuten da Dima, herri txikia izanda be, "kulturaz blaituta" dagoala. Pandemiaren eraginagaz be, azken urtean ehun ekitaldi baino gehiago egin dirala gogoratu dau Aurrekoetxeak berbaldian. Ondorio honeek, herri kulturea bultzatuten jarraitzeko dagoz bideratuta. Etorkizuneko bidea argi ikusi eben mahai-inguruan: liburuak dinoan moduan, alkarregaz ekitea.
Alkarteak alkarregaz lan egiten dabenean lortu ahal diran aurrerapausuen adibide ona da Azpeitiako Kultur Mahaia. Xabier Gantzarain azpeitiarra hurbildu zan honen barri emoteko. AKM 1998 urtean jaio zan "kultur-talde eta kulturzaleen bilkura" modura eta gaur egun Azpeitiako kulturearen ardatz diran hiru espazioak kudeatzen ditu: Sanagustin kulturgunea, Soreasu Antzokia eta Dinamoa sorgunea.