Herritar batek sufridutako indarkeria matxistea salatu eben Diman

Erredakzinoa 2021eko ekainaren 1a

Andraizeak, Dimako andra taldeak deituta ehun lagunetik gora batu ziran maiatzaren 29an herriko plazan, bizilagun batek bizi izandako indarkeria matxistea salatu eta herritarren alkartasuna adierazoteko.

Gertakaria Nafarroan izan zan. Nafarroako Foruzaingoak atxilotu eban gizona genero indarkeria eta hilketa saiakerea leporatuta, Cintruenigon, andreagaz joiala, ibilgailua zugatz baten kontra apropos jo ostean. Andrazkoa ospitalera eroan eben zauri leunakaz. Atxilotua Iruñeko espetxera bialdu eben.

NA-6801 errepidean Cintruenigoko indusrialde baten izan zan. Furgoneteak zugatz bat jo eban abiadura handian. Andrazkoa ondoko jesarlekuan joian eta laguntza eske urten zan. Tuterako ospitalera eroan eben shock egoeran. Andreak gertatukoa salatu eta gizonarengandik urrunduteko agindua eskatu eban.

Alkarretaratzea Zapatu eguerdian izan zan alkarretaratzea eta bertan, batez be, Dima eta Igorreko jentea batu zan indarkeria salatuteaz gainera, erasoa sufridu eban andrazkoari alkartasuna be adierazoteko. Bertan egon zan erasoaren biktimea eta berbea hartu eban han bildutakoai euren babesa eskertuteko.

Indarkeria matxisteak, 2003tik hona 110 andra eta 11 ume hil ditu Euskal Herrian. Aurten hiru dira hildako andrak. Hilketak dira indarkeriaren adierazpen muturrekoena, baina beste modu askotan be sufriduten dabe andrak indarkeria matxistea. Indarkeria bako bizitza lortzea da helburua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!