Amaia Aldai Nafarroako Foru Komunitatearen Trofeoko finalean

Erredakzinoa 2021ko eka. 30a, 15:54

Amaia Aldaik eta Naroa Agirrek bagilaren 20an lortu eben finalerako pasea, Andrea Aldaregia eta Maite Ruiz de Larramendiri 22-17 irabazi ostean. Finala, garagarrilaren 3an jokatuko dabe Iruñean, Navarra Arenan, Laia Salsamendi eta Olatz Ruiz de Larramendiren kontra.

Partidu gogorra izan zan finalerdikoa. Hasikeran, Aldai eta Agirre ondo eta aurkariak motel hasi arren, Aldaregiak eta Ruiz de Larramendik tantua lortu ebenean, atsedena eskatu eta partiduari bueltea emotea lortu eben. Ha-ta guzti be, Aldaik eta Agirrek lortu eben euren jokoa egitea eta partidua irabaztea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!