Udako jaiak 2021

Antzerkia eta musikea sanpedroak ospatuteko Diman

Erredakzinoa 2021ko uzt. 3a, 01:42

Garagarril hasikeran jarraituten dau, San Pedro egunean, bagilak 29, jaietarako antolatutako ekintzen egitarauak. Aire zabalean eskainitako antzerkian eta musikan oinarritzen da.

Bagilaren 29an, Argazki Lehiaketako erakusketea ipini zan frontoi txikian, Lauso musika taldearen kontzertua eta Aukera jantza konpainiaren Hurrengo geltokia, Dima egon ziran ikusgai. Jantza ikuskizun honetan, Gazte Barri Dimako jantza taldeak hartu eban parte.

Garagarrileko lehenengo egunetan be, egongo dira ekintzak. Aikomen, egitaraua.

Garagarrilak 1, eguena
18:00etan, Panpotx taldearen eskutik, umeentzako ekintza ludiko hezigarriak.
20:00etan, Trapu Zaharra taldearen, Turistreatzen kale antzerkia.

Garagarrilak 2, barikua
18:30ean, El Torico burdi zezenakaz entzierro irudikatua.
21:00etan, La Basu rap abeslaria.

Garagarrilak 3, zapatua
12:00etan, Mikra, Berdinki Zirku Garaikide Konpainiaren antzezlana, Andraizeak antolatuta.
21:00etan, Ezpalak musika taldea.

Garagarrilak 4, domekea
19:00etan, Alos Quartet musika taldea.
Amaieran Argazki Lehiaketako sari banaketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!