Partidu gogorra izan zan Bizkaia Txapelketako finalekoa. Hasikeran gorriak irabazten hasi baziran be, Ruiz de Larramendik eta Ruiz de Infantek, aurrea hartzea lortu eben, markagailua 14-16ean ipinita. Atzenengo zatira arte, estu joan zan partidua, 17an bardinduta egoan markagailua, eta ez egoan jakiterik ze bikotek lortuko eban garaipena. Baina handik aurrera, Leire Garai eta Maite Ruiz de Larramendi izan ziran nagusi eta lortu eben txapela etxera eroatea.
Ainhoa Ruiz de Infantek Dimako Txumuluxueta Pelota Klubean entrenetan dau.
Amaia Aldayk eta Oihana Orbegozok, Olatz Arrizabalaga eta Naroa Agirreren kontra jokatu eben hirugarren eta laugarren postuak ebazteko partidua. Amaia Alday dimoztarrak, sano partidu ona egin eban eta puntu asko lortu ebazan. Holan, 22-17 irabazi eben Aldayk eta Orbegozok III. Bizkaia Txapelketako hirugarren postua lortuz.III. Bizkaia Txapelketea Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dau. Urtailaren 8an hasi zan eta, lau jardunalditan, 12 pelotarik hartu dabe parte.