IZEN-EMOTEA

Bediako ikastaro eta ekintzetan izena emoteko atzen egunak

Ager Barragan

Bilbo Gabonetako Umeen Parkea

Bihar, hilak 13, da Bediako urtekera, ekintza eta ikastaroetan izena emoteko atzen eguna. Gura dauanak herriko Info Gunean emon beharko dau bere izena 16:30etik 19:30era bitartean.

Honeek dira urtekera eta ekintzak:

· Zemendiaren 30ean, Jubiladuen urtekerea Eibarreko sanandresetara. 
· Abenduaren 6an, Santo Domingo de la Calzadako Erdi Aroko azokara urtekerea.
· Abenduaren 23an, familia urtekerea Izenadubura Olentzero eta Mari Domingi ikustera.
· Abenduaren 29an, Bilboko Gabonetako Umeen Parkera urtekerea.
· Abenduaren 30ean, Sestaoko JumpBasquera urtekerea.
 
· Zemendiaren 13a, Gabonetako Postalen Lehiaketan parte hartzekao atzen eguna.
· Zemendiaren 13a, udal ikastaroetako plaza libreak beteteko atzen aukerea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!