JAIAK

Sanmartinak ospatuko ditue Bedian astegoienean

Ager Barragan

Bedian herri osoarentzako urteroko jaia ospatuko da bihar, hilak 7, zapatua eta egun osoko egitaraua antolatu dabe.

Goizean goiz, 09:00etan, jentea plazan batuko da Martin Atutxaren omenezko martxan parte hartzeako. Ibilbide bi egingo dira, 15 kilometrokoa Mandoiara eta 9 kilometrokoa Ereñora. 

10:30etik aurrera, ibilaldietakoak bueltetan diran bitartean, txitxi-burduntzia egingo da trikitilariek girotuta San Martin ermita inguruan eta 12:00etan hasiko da mezea. Ostean, bola-jokoa eta errifen zozketea egingo dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!