JAIAK

Jauregi-Yeuriko jaiak ospatuko dabez Bedian

Ager Barragan

Bihar, hilak 26, hasi eta egun biz Jauregi-Yeuri auzoko jaietan murgilduko dira bediaztarrak.

Zapatuan, hilak 26, 12:00etan hasiko dabez jaiak pintxo-poteagaz eta ostean 13:00etan Igel Txapelketa jokatuko da. Bazkalduteko paella herrikoia egongo da 14:30ean eta horren osten errifen zozketak egingo dabez. Arrastian Mus eta Briska Txapelketak jokatu dabez, ostean bingoa eta egunari amaierea emoteko, 21:00etan bokatak, txokolatea eta musikea egongo da gaua girotuten. Domekan barriz, XI. Pintxo Lehiaketea ospatuko da 13:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!