IKASTAROAK

Kurso barrirako Bediako ikastaroak

Ager Barragan

Bedian antolatutako ikastaroetan izena emoteko epea astelehenean, hilaren 7an, hasi eta hilaren 18ra arte egongo da zabalik. Inskripzinoak Infogunean egin beharko dira, 16:30etik 19:30era.

Eskaintzeak Yoga, Pilates, Koroa, Euskal dantzak, Jauziri dantza taldea, Euskera ikasteko ikastaroa, Marrazketa, Gimnasia erritmikoa, Memoria kognitiboa, Batzenkido eta Saltsa/merenge jantzak hartzean ditu. Ikastaro gehienak urri bigarrenean hasi eta 2027ko maiatzaren amaierara arte luzatuko dira.

Zemendiaren 17an eta 19an, adinekoentzako Digitalizazio irisgarria dobako ikastaroa be eskainiko da. Gainera, 60 urtetik gorakoek taxi-zerbitzua erabili ahal izango dabe yoga, pilates eta memoria kognitiboa saioetara joateko. 

Epe berean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteek Gaztegunean izena emoteko aukerea izango dabe. Ikastaro bakotxa aurrera eroateko gitxieneko taldea osotu beharko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!