JAIAK

San Roke jaia ospatuko dabe Bediako Eroso-Ugarte auzoan

Erredakzinoa 2026ko abuztuaren 14a

Eroso-Ugarte auzoko ermitan San Roke jaia ospatuko dabe hilaren 16an, domekea. Ospakizuna 12:00etako mezeagaz hasiko da eta, ostean, trikitilariek girotutako barauskarria egongo da hurreratzen diranentzat.

Bediako beste auzo batzuetan lez, Eroso-Ugarten be jai giroan batuko dira auzotarrak. Mezea amaitutakoan, pintxoak eta edatekoa egongo da, trikitilarien doinuek lagunduta.

Antxina, Santo Tomas eguna zan auzoko ospakizuna. Oin dala 50 urte inguru, baina, jaia San Roke egunera aldatzea ebatzi eben, negua ospakizunetarako sasoi txarra zala-ta. Ordutik, abuztuaren 16an egiten dabe auzoko jaia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!