JAIAK

Bediako Jaiak 2026

Ager Barragan 2026ko ekainaren 19a

Gaur, hilak 19, bajatuko dira Jone eta Jon Beringa eta sei egunez luzatuko dira Bediako sanjuanak, hilaren 24ra arte.

Hiru hamarkadatako geldialdiaren ostean, hirugarren urtea izango da Bediako jaiei hasikerea emoteko Jone eta Jon Beringaren jatsierea ospatuten danetik. Hortik aurrera eta txupinazoagaz batera, trikitilarien musikea hasi eta Bedia jai giroan lehertuko da sei egunez. Aurten ez da gaueko kontzerturik egongo, erromeriak eta DJak bakarrik.

Horrezaz gainera, manteniduten dira daborduko historikoa dan -aurten hamargarrenez- Antxinako Autoen eta Motorren Erakusketea, XVII. Paella Lehiaketea, umeentzako puzgarri eta jolasak zein San Juan bezperako eta San Juan eguneko ohiko programazinoak, besteak beste.

Bagilak 19, barikua 
· 19:30ean, txupinazoa, trikitilariak eta Jone eta Jon Beringaren jatsierea. 
· 20:00etan, La Otra Kalle taldearen kontzertua. 
· 21:30ean, Jauziri jantzaldia. 
· 23:00etan, Nonahi erromeria. 
· 02:00etan, herri selfiea. Gero, DJ Gose ta Sue.

Bagilak 20, zapatua 
· 12:00etan, XVII. Paella Lehiaketearen hasikerea. 
· 14:00etan, paellen aurkezpena. 
· 16:30ean, kantuz kantu bingoa. 
· 17:00etan, umeentzako tailer eta buruhandiak. 
· 17:00etatik 19:00etara, Gune Morea: sensibilizazino eta prebentzino tailerra. 
· 19:00etan, El Tardeo Salsero. 
· 22:30ean, Aittu erromeria. 
· 24:00etan, feministen manifestua. 
· 02:00etan, DJ Salseo. 
· 02:30ean eta 05:00etan, jaietatik bueltetako autobusa.

Bagilak 21, domekea 
· X. Antxinako Autoen eta Motorren Erakusketea. 
· 10:00etatik 11:30era, izen-emotea eta erakusketea. 
· 11:30ean, ibilbidea. 
· 12:00etan, erakusketea. 
· 13:00etan, sari banaketea. 
· 12:30ean, pintxo potea txosnetan.
· 19:30ean, Pergola orkestea.

Bagilak 22, astelehena 
· 12:00etatik 14:00etara, umeentzako puzgarriak. 
· 17:00etatik 19:00etara, umeentzako puzgarriak eta bitsa.

Bagilak 23, martitzena 
· 19:00etan, Tortillen Lehiaketako hasikerea. 
· 20:00etan, tortillen aurkezpena. 
· 20:30ean, herri afaria. 
· 21:30ean, Gauargi erromeria. 
· 22:30ean, playback-ak. 
· 23:00etan, Gauargi erromeria. 
· 24:00etan, San Juan sua.

Bagilak 24, eguaztena 
· 12:00etan, meza nagusia. 
· 17:00etan, XXXVIII. Briska Txapelketea. 
· 19:00etan, Goitibera konpainiaren Eraitsi S.L. antzezlana. 
· 20:00etan, txokolatea eta jaien amaierako txupinazoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!