AZOKEA

Ekoizle eta artisau azoka eguna Bedian

Ager Barragan 2026ko ekainaren 12a

Domekan, hilaren 14an, Bediako Udalak antolatutako Artisautza eta Nekazaritza-Elikadurako Azokea eta tailerrak egingo dira herriko plazan.

Artisau eta ekoizleen postuak 11:00etan zabalduko dira eta 14:30era arte egongo dira zabalik, “sormenez, tradizinoz eta saborez betetako” merkadu eguna eginda. 

Besteak beste, ogia, eztia, txarrikiak, kontserbak, barazkiak, ogi eta pastelak eta bestelakoak salduko dabezan ekoizleen hamasei postu egongo dira eta bestetik, zeramikea, bitxiak, ehungintzea eta egurra lantzean dabezan zortzi postu egongo dira azokan. Gainera, azoka eguna girotuteko musikea be egongo da plazan.

Tailerrak be euren lekua eukiko dabe azoka egunean, 12:30 eta 13:30ean umeentzako pasta ekologikoa egiteko tailerrak egongo dira 5 euroko prezioan, 12:30ean artisau garagardao eta txokolatea dastatuteko aukerea egongo da, hau be, 5 euroko prezioan eta atzenik, 8 euroko prezioan, 13:30ean, Bizkaiko txakolin eta arrain kontserben pintxoak buztartuten dauzan maridajea egongo da. Tailer edo dastaketetan parte hartu gura dauanak honeek hasi baino 30 minutu lehenago emon beharko dau bere izena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!