LITERATUREA

Amaia Egidazuk umeentzako ipuinak kontauko ditu Bedian

Ager Barragan 2026ko ekainaren 11

Liburu-maleta ibiltaria ekimenaren saioa bihar, hilak 12, izango da, 17:30ean Bediako ludotekan.

Bediako Udalaren ekimenez, 2024an ipini zan martxan txikerrenen artean irakurzaletasuna bultzatuteko Liburu-maleta ibiltaria ekimena. Hasikeran Onditz Mendizabal kontalaria zan dinamizatzailea baina Amaia Egidazuk badaroa ia urte eta erdi Bediako umetxoakaz lanean eta ondo ezetuten ditu euren gustuak. Holan, noizean behin ipuinak aukeratu eta umetxoakaz konpartiduten ditu.

Hurrengo saioa oingo bagilaren 12an izango da, 17:30etik 18:30era, betiko lez ludotekan. "Liburu artean, ipuinetan murgilduta, Amaia Egidazugaz istorioak entzungo doguz. Emozinoz eta irudimenez, material desbardinak eskuartean, sorkuntza lana egiteko unea izango dogu ipuinetako personaiak lantzean", dino tailerraren azalpenak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!