BERBALDIA

Heriotzearen inguruko berbaldia Bedian

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 27a

Argazkia: Berria.eus

Gaur, hilak 27, Hil Arte Bizi egitasmoko Heriotzaren aurrean ere, gure era berbaldia egingo dau Nerea Erkiagak.

Berbaldia Bediako eskolan izango da 17:30ean eta berbaldian heriotzearen inguruan herritarrek daukaguzan eskubideen eta erabaki ahalmenen inguruan eta heriotzearen bueltan sortu dan eregitako bildurra deseregitearen inguruan egingo dabe berba. Antolakuntzatik adierazo dabe berbadi hau ez dala doluan dagozanentzat egokia.

Nerea Erkiaga tanatologia, parte hartze dinamika eta kultur transmisinoan aditua da, eta gaur egun, Hil Arte Bizi egitasmoa abiatu eta herri desbardinetan heriotzearen inguruko tailerrak bideratzen ditu, herritarrentzat eta batez be komunitateentzat.

La Laguna Unibertsitatean Tanatologia Masterra, Euskal Herriko Unibertsitatean Komunitate Garapena eta Parte Hartze Masterra eta Mondragon Unibertsitatean Euskal Kulturaren Transmisioan Graduondoa daukaz eta taldeen bideratzean eta heriotzearen inguruko ezagutzea zabaltzen eskarmentua dauka. Azken 20 urteetan kultur arloan jardun dau arlo desbardinetan hainbat parte hartze prozesu eta tailer dinamizatzen, eta 2018an Hil Argi Elkartearen sorrerea bultzatu eban. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!