Bizitasuna berreskuratuz tailerra aprilak 15, 22, 29 eta maiatzaren 6an izango da eta bertan parte hartu gura dauanak, Bediako Informazino gunean 16:30etik 19:30era emon ahalko dau bere izena.
Bejarano Psikologo Orokor Sanitarioa eta Psikoterapeuta Humanista da, eta Mugimendu Espresiboan, Abordatze Psikosozialean eta Transpertsonalean prestakuntzea dauka. Bere ikuspegiak sakontasuna eta sormena buztartuten ditu, laguntza integrala eta personalizaua eskaintzeko.
Bere praktikaren ardatza da espazio seguru eta errukior bat sortutea eta bizi-aldaketa esanguratsuei, dolu-prozesuei, indarkeria-bizipenei, migrazioen ondoriozko gatazkei eta LGTBIQ+ identidadeakaz lotutako gaiei aurre egiten deutsien personei laguntzen espezializauta dago.