MENDIA

Kolazinoko Mendi Eguna 2026

Ager Barragan 2026ko martxoaren 16a

Pasau dan zapatuan, hilak 14, Bediako X. Kolazinoko Mendi Eguneko lasterketak egin ziran eta Oier Zubeldia eta Ainhoa Garikano izan ziran irabazleak lasterketa nagusian.

Dorsal guztiak aspaldi salduta, hamargarren edizinoa euriak markauta egon zan baina horrek ez ebazan inguruko lasterkariak gelditu. Lasterketa nagusian, 24K-n, Oier Zubeldia (02:12:49) eta Ainhoa Garikano (02:45:00) izan ziran irabazleak. Podiuma osotuten egon ziran honeen atzetik Aitor Zunzunegi (02:15:01) eta Beñat Ibañez (02:16:12) batetik, eta Onditz Iturbe (02:48:14) eta Jone Zenitagoia (02:48:34) bestetik. 

Lasterketa laburrean barriz, 17K-n, gizonezkoetan Kimetz Aranburu (01:39:24), Iñigo Leiza (01:41:51) eta Iñaki Barrenetxea (01:42:11) izan ziran lehenegoak eta andrazkoen artean, June Arrizabalaga (02:05:58), Begoña Uriarte (02:21:11) eta Leire Cabo (02:24:40). Kadete eta Jubenilen lasterketea be jokatu zan eta gazte honeen artean Arnaitz Kortajarena (01:07:48) eta Norah Muzas (01:24:29) urten ziran garaile.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!