MENDIA

Kolazinoko Mendi Eguna

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 13a

Bihar, hilak 14, Kolazinoko Mendi Egunaren hamargarren edizinoa ospatuko dabe Bedian. Edizino barri honetan 650 partehartzaile egongo dira urteroko zitan eta Euskadiko Txapelketea zein Euskal Herriko Kopea egongo dira jokoan.

Zapatuan egingo dan Kolazinoko Mendi Egunean hiru lasterketa eta martxa bat dagoz antolatuta eta izen-emotea martiaren 4an zarratu behar bazan be, ia hilebete arinago ipini zan sold out kartela. Beraz, Bedian ospatuko dan mendi eguneko giro ona ziurtatuta dago eta gainera, Euskadiko Mendi Lasterketen Txapelketea eta Euskal Herriko Kopa be egongo dira jokoan.

Bediatik urteten lehenengoak mendi martxakoak izango dira, 08:00retan, 16 kilometro eta 800 metroko desnibeleko bidea egiteko. Lasterketa luzea 10:00etan urtengo da eta 24 kilometro eta 1.511 metroko desnibela dauka. Laburra 11:30ean urtengo da, 17 kilometro eta 1.002 metroko desnibela daukaz. 15 eta 18 urte bitarteko gazteentzako lasterketa laburragaz batera, 11:30ean, urtengo da eta 13 kilometro eta 700 metroko desnibeleko ibilbidea prestatu da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!