Alpinista lemoaztarrak eskarmentu handia dauka, hamalau zortzimilakoetatik hamaika zapaldu dauz, eta goi-mendi hareetan zein bidean, beste hamaika esperientzia pilatu ditu. 2019an, Sua argitaletxeagaz Mundu bat motxilan, Alex Txikonen meditazioak liburua argitaratu eban, Unai Ormaetxeak idatzita eta Cesar Llagunoren ilustrazinoakaz. Liburua ez da Txikonen biografia bat, “bizitzea ikusteko modua azaltzeko ahalegin” bat baizik.
Oin, Bedian egingo da liburuaren aurkezpena bihar, hilak 24, 17:30ean eskoletan. Bertan, liburua erosteko aukerea be izango dabe bertaratutakoek.
Liburuak Alex Txikonen espedizino bat irudikatuten dau, oxigeno barik eta negu betebetean, munduko gailurra dan Everestera. Errealidadean moduan, igoera hori hausnartu eta gogoetea egiteko momentua be bada, sinopsian esaten dan moduan, “bizitzan, mendian eta mendizaletasunean murgiltzera, balioei buruz hasnartzera eta natureaz gozatzera” doa Txikon.