JANTZAK

Euskal jantza saioa egingo dabe Bedian

Ager Barragan 2026ko otsailaren 20a

Argazkia: Hiruka.eus

Belaunaldien Arteko Denbora Bankua ekimenaren barruan, gaur hilak 20, euskal jantza saioa egingo dabe Bediako Ludotekan, 17:30ean.

Arratiako Mankomunitatea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaia Gazteak-en eskutik eta Belaunaldien Arteko Denbora Bankuaren ekimenaren barruan, Bediako jantza taldeagaz, euskal jantza saioa antolatu da gaur, zezeilaren 20a, arrastiko 17:30etik aurrera herriko Ludotekan. Jantza saioaren ostean, mokautxoa egongo da hurbilduten diranentzat.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!