KARTEL LEHIAKETEA

Zabalik dago Bediako Jaietako Kartel Lehiaketea

Ager Barragan 2026ko otsailaren 18a

Gaurtik hasi eta aprilaren 17ra arte eukiko dau, gura dauanak, bere proposamena aurkeztuteko epea.

Lehiaketa honetan 18 urtetik gorakoek ahalko dabe parte hartu eta teknika librean eta A3 formatu bertikalean aurkeztu beharko dabez kartelak. Derrigorrezkoa da “Bediako sanjuanak 2026, bagilaren 19tik 24ra” testua kartelean agertutea eta JPG formatu digitaleko kopia bat be egin beharko da lana informazino gunean entregau baino lehenago. 

Epaimahaia Udaleko arduradunek, Jai Batzordeko kideek, marrazketa irakasleak eta herrikoek osotuko dabe eta maiatzaren 8an egingo da sari banaketea. Irabazleak 50 euroko bonua jasoko dau, herrian erabilteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!