ESAKUNE ZAHARRAK

Esakune zaharrak berreskuratuteko ekimena Bedian

Ager Barragan 2026ko otsailaren 11

Astelehenean, hilak 9, hasi eta zezeilaren 26ra arte, informazino gunean kaiola bat egongo da jenteak esaera zaharrak ipinteko eta honeek, martian askatuteko.

Bediako Ludotekako umeek, Eleizalde jubiladu eta pensinodunen alkarteak eta andra taldeak Esaera zaharrak askatu ekimena ipini dabe martxan, esakune zaharrak errekuperatuteko helburuagaz: “Kaiolatutako esaera zaharrei hegoak emongo deutseguz”.

Holan, zezeilaren 26ra arte, astebarruan 16:30etik 19:30era jenteak esakune zaharrak eroan ahal izango ditu, kaiolan sartzeako. Esaera horreek batuta, martian zehar eguaztenero 17:30ean zabalduko da kaiolea. Bertara taldetan zein banaka hurbildu ahal izango da jentea, aitatutako taldeek aukeratutako esakuneak zein norbanakoek itxitakoak irakurtera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!