Bediako Udala Gazte Plana lantzean dabil eta gazteen eretxia aurrez aurre entzuteko, Gazte Tardeoa antolatu da zezeilaren 7rako. Errekaondoko erabilera anitzeko lokal barrian eroango da aurrera 16 eta 29 urte bitarteko gazte bediaztarrentzako ekimena, 17:00etatik 19:00etara. Musikea ipinten DJ bat egongo da eta meriendea be egingo dabe hurreratutakoek.
Horrezaz gainera, bakotxaren eretxiak, ideak eta proposamenak partekatuteko “giro on eta espazio seguru” bat izango dala adierazo dau Udalak. Izena emoteko, antolatzaileek hainbat “Golden Ticket” ipini dabez herritik eta bertako QR kodea eskaneauta egin daiteke inskripzinoa edo https://labur.eus/gaztetardeoa estekan. Parte-hartzaile bakotxak opari bana jasoko dau.