IZEN-EMOTEAK

Ekintza desbardinetan parte hartuteko izen-emoteak Bedian

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 10a

Zemendiaren 14a izango da izena emoteko atzen eguna, ekintza desbardinetan parte hartuteko. 

Bedian arrastiko 16:30etik 19:30era zemendiaren 14ra arte, jarduera desbardinetan izena emoteko aukerea egongo da Bebetekan: urtekerea Zumarragako Gabonetako Azokara abenduaren 13an; urtekerea El Pobaleko burdinolara Olentzero eta Mari Domingi ikustera, abenduaren 20an; urtekerea Cartesera, abenduaren 26an; urtekerea Bilboko Gabonetako Umeen Parkera, abenduaren 29an; gazteentzako urtekerea Bilboko Scape Roomera, urtailaren 2an. Urtekerez gain, Gabonetako Postalen Lehiaketan parte hartuteko aukerea be egongo da, eta ikastaroetako plazak beteteko be: Korua, Saltsa, Batzen-kido, Yoga, Lagunarteko digitalizazioa eta Sukaldaritza.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!