San Martin eguna zemendiak 11 da, baina hau ospatuteko zemendiaren 8an antolatu dabe egitaraua. Zapatuan, goizeko 09:00etan ibilaldi bat egingo da Martin Atutxaren oroimenez, Bediako plazatik urtenda. Herriko gazte trikitilariek lagunduta, txitxi-burduntzia egingo da 10:30etik, 12:00etara eta ordu horretan hasiko da mezea San Martinen ermitan. Ostean, 12:45ean, bola-jokoa eta zozketea egongo da, parte hartzaile bakotxari zenbaki bat emongo jako zozketarako. Azken hau Bediako Udalak eta Ganguren Mendi taldeak antolatuta.