Zapatuan, hilak 27, eguerditik gaueko ordu txikiak arte egongo da jai giroa Yeurin. 12:00etan, pintxo-potea egongo da eta 13:00etan, Igel Txapelketa. Auzokideek alkarregaz bazkalduko dabe 14:30ean, paella herrikoia egongo da. Bazkalostean, zozketak egingo dira 16:30ean, eta Mus eta Briska txapelketak 17:00etan. Arrasti-pasa jokoan egin eta gero, iluntzean be giro horretan jarraituko dabe Yeurikoek, 20:00etan, bingoa egongo da-ta. Freskatzen dauenean, gorputz eta jai gogoak bero manteniduteko txokolatea bananduko da 20:00etan. Atzenik, 22:00etan, musikea egongo da gaua animetako.