Urri lehenengoaren 26an, barikua, Bediako Liburutegian antolatutako ekimena egingo da herriko plazan. Arrastiz, 17:00etatik 19:30era, Liburuen Musutruk Azoka ekimena egingo da-ta. Azokea musikeagaz girotuta egongo da eta bertara edonor hurbildu ahal izango da jada irakurrita daukazan liburuak trukatu eta eleberri zein edozein motako literatur-lan barriak lortzeako.
Truke azokan adin guztietarako liburuak egongo diran arren, ume eta gazteak izango dira protagonistak. Izan be, Liburuen Musutruk Azokeak iraun bitartean Ludotekako umeak plazan egongo dira. Horrezaz gainera, 18:00etan, Gaztegunera ondo etorria emongo deutsee gazteei. Espazioa erabilteko hitzarmena azaldu eta giltzak emoteaz gainera, meriendea be egongo da Urtebetetze gelan.