erronkea

Auto bako eguneko ekintzak egingo dira gaur

Asier Abrisketa 2025ko ira. 17a, 10:00

Iskander Sagarminagak marrazoen gainertik egin ebar uger Katalinan eta Eider Eibarrek momentu hori irudikatu eban.

Iskander Sagarminagaren uger erronkea kontetan dauan Eider Ibarren marrazki sortearen gaineko ikuskizuna egiteaz gainera, Bediako Kirol Erronkea bete dabenen argazkia egingo da.

Bedian urtero aldarrikatuten da Auto bako eguna eta aurtengo jardunaldia gaur, hilak 17, egingo da, 18:00etatik aurrera plazan. Hasteko, Iskader Sagarminaga eta Eider Eibarrek, Sagarminagak aurtengo udan ugerrean egindako hiru zeharkaldi gogorren inguruko marrazki sortea aurkeztuko dabe, Eibarrek egindakoa. Gainera, 19:00etan, aurtengo Bediako Kirol Erronkea bete daben 25 herritarren argazkia egingo da. Erronkea zezeiletik garagarrilera hiru tontor igotea izan da: Burtotza, San Pedro de Atxarre eta Urkiolagirre.

Iskander Sagarminagaren erronkea kontetan dauan ikuskizuna Hirukokoroa itsas erronka marraztua da eta umeentzako dago pentsauta. Igeriketako Hiruko Koroa (Tripe Crown) hiru itsas zeharkaldik osotuten dabe: Mantxako kanalak, Manhattanek eta Katalinak. Mantxako kanala eginda eukan eta aurten beste biak, gehi Irlandako Ipar kanalekoa egin ditu 35 eguneko epean, 140 km guztira. Bere alboan, txalupan, Eider Eibar marrazkilaria joan da abenturea marrazkiakaz jasoten eta irudi horreetan oinarritutako kontaketea egingo dabe gaur Bedian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!