SAN ROKE

San Roke ospatuko dabe Bediako herritarrek zapatuan

Ager Barragan 2025ko abu. 14a, 16:16

Eroso-Ugarte auzoko ermitan izango da ospakizuna hilaren 16an, 12:00etan, eta gero, trikitilariek girotutako mokadutxoa egongo da.

Beste auzo batzuetan lez, Bedian be San Roke jaia ospatuko da eguerdian. Mezea 12:00etan izango da eta gero, pintxoak eta edatekoa egongo dira hurreratzen diranentzat. Antxina, Santo Tomas zan auzoko ospakizuna baina oin dala 50 bat urte, ebatzi zan San Roke ospatutea, neguan jairako sasoi txarra egoala-ta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!