Jon Lopez txirrindulari bediaztarra Grandako Baza herrian izan da astegoienean, Espainiako BTT Txapelketan parte hartzean. Lopezek garagarrilaren 19an izan eban lasterketea, Cross Country Olinpiarreko junior kategoriako lasterketan lehiatu zan eta 37. postua eskuratu eban, 74 txirrindulari gaztek parte hartu eben proban.
Bediakoaren helburua lehenengo 15-20 artean geratutea zan eta bide onean joian. BEGITUri kontau deutsonez, zirkuituaren laugarren biran 24. postuan joian baina urtekera txar baten ostean, bizikletako katea apurtu jakon. Holan, galapan joan behar izan zan hurrengo asistentzia puntura, katea bertan aldatu eta segiduteko. Tarte horretan, hiru minutu eta hainbat postu galdu ebazan. Bizikletea barriro martxan ipinita, hainbat txirrindulari aurreratu ebazan barriz eta atzenean 37. postuan sartu zan helmugara, probako 23 kilometroak 01:20:51ko denporan eginda.