jaiak

Bihar botako dabe Bediako sanjuanetako txupina

Asier Abrisketa 2025ko eka. 19a, 11:39

IX. Antxinako Auto eta Motorren erakusketea egingo da domekan eta gero, slalom-a San Lorenzon.

Bihar hasi eta datorren martitzenera arte, bost eguneko jai giroan murgilduko dira bediaztarrak tartean, San Juan sua biztuta.

Barikuan, hilak 20, 19:30ean, botako dabe Bedian jaien hasikerako txupina, eta horregaz eta Jone eta Jon Beringaren jatsiereagaz hasiko dira urte osoan espero izan dabezan San Juan jaiak. Bediako jaietako akaso momenturik bereziena, San Juan bezperako gauerdiko sua izango da. Musikarik be ez da faltauko, Altxaporru, Akerbeltz, Blessive DJ, Txapela Brava eta Gauargi taldeek animauko dabez gauak eta domekan, urteroko antxinako auto eta motorren erakusketea eta slaloma egongo dira, besteak beste. Jaiei amaierea San Juan egunean, martitzena, 20:00etan emongo jakie txokolatea jan eta txupina botaz.

Bagilak 20, barikua

  • 19:30era, Jaien hasikerako txupina, trikitixeagaz alaituta; Jone eta Jon Beringaren jatsierea eta sardina-jana.
  • 21:30ean, Bediako Jauziri Dantza Taldearen jantzaldia.
  • 23:30ean, Play Back.
  • 24:00etan, Altxaporru erromeria taldea.
  • 02:00etan, herri selfia. (Eroan zeozer berdea: kamisetea, txanoa, eskularruak…).

Bagilak 21, zapatua

  • 12:00etan, Paella Lehiaketako hasikerea.
  • 14:00etan, paellak aurkeztu.
  • 17:00etan, bazkalosteko bingoa 18 urtetik gorakoentzat.
  • 17:00etan, umeentzako tailerrak eta buruhandiak.
  • 18:00etan, Mus Txapelketea Batzokiak antolatuta, 18 urtetik gorakoentzat.
  • 22:30ean, Akerbeltz taldearen kontzertua.
  • 02:00etan, Blessive DJ.
  • Gune morea, 17:00etatik 19:00etara eta 22:00etatik 05:00etara.

Bagilak 22, domekea

  • 12:00etan, IX. Antxinako Auto eta Motorren erakusketea.
  • 12:00etan, pintxo pote txosnetan.
  • 16:00etan, VI. Bediako Slalom Club Automovilístico Bizkaiak antolatuta San Lorenzo poligonoan.
  • 18:00etan, Ganso & Cia kopainiaren Welcome and Sorry antzezlana.
  • 20:30ean, Txapela Brava taldearen kontzertua.

Bagilak 23, astelehena

  • 18:00etan, XXXVII. Briska Txapelketea. Bikotekide bat behintzat Bediakoa. Izen-emotea 8 euro bikoteko. 18 urtetik gorakoentzat.
  • 19:00etan, Tortilla Lehiaketarako izen-emotea.
  • 20:30ean, tortillen aurkezpena.
  • 21:00etan, herri afaria.
  • 22:00etan, Gauargi erromeria taldea.
  • 24:00etan, San Juan sua.

Bagilak 24, martitzena

  • 11:00etan, meza nagusia.
  • 12:00etatik 14:00etara, umeentzako puzgarriak.
  • 17:00etatik 19:00etara, umeentzako puzgarriak eta bitsa.
  • 20:00etan, txokolatea eta jaien amaierako txupina.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!