Bediako Udalak oin hile batzuk ipini eban martxan Liburu-maleta ibiltaria ekimena, txikerrenen artean irakurzaletasuna buztartuteko helburuagaz. Hasikeran Onditz Mendizabal kontalaria ibili zan baina Gabonetatik aurrera, Amaia Egidazu dago umeentzako ipuinak ekarteko ardurapean. Gaur, aprilak 7, 17:30etik 18:30era egongo da istorioak entzun eta honeek lantzeako aukerea liburutegian.
"Liburu artean, ipuinetan murgilduta, Amaia Egidazugaz istorioak entzungo doguz. Emozinoz eta irudimenez, material desbardinak eskuartean, sorkuntza lana egiteko unea izango dogu ipuinetako pertsonaiak lantzen", dino tailerraren azalpenak.