Zapatuan jokatu ziran Bediako Kolazino Mendi Eguneko mendi lasterketak eta martxea, 600 mendizaletik gorako parte hartzeagaz. Zapatu goiz hotza eta euritsua izan zan eta altuera garainetan, batik bat Mandoia inguruan, edurra be jausi zan lasterkariak bertatik pasau bitartean. Holan, ibilbide lupeztua izan zan goizeko protagonista eta labankada asko egon ziran arren, ez zan inor zauritu.
Mendi martxeaz gainera, lasterketa bi egon ziran jokoan zapatuan. 24 kilometroko lasterketako gizonezkoen podiuma Oier Zubeldia (02:14:22), Paul Ormaetxea (02:15:31) eta Jokin Etxabek (02:17:30) osotu eben. Andrazkoena barriz, holan geratu zan: Oihana Kortazar (02:40:27), Onditz Iturbe (02:44:02) eta Oihana Zubillaga (02:47:19).
Lasterketa laburrean barriz, 16 kilometrokoan, Ekain Salazar (01:32:41) izan zan bizkorrena eta atzetik heldu ziran Hodei Lujanbio (01:33:03) eta Ibai Pie de Hierro (01:34:03). Andrazkoen artean. Alluitz de Bilbao (02:00:18) izan zan lehenengoa, Maddi Elizasu (02:04:30) bigarrena eta Jone Oar-Arteta hirugarrena (02:11:56).