ipuin kontalaria

Ipuin erotikoak dakarz Alabazan konpainiak Bediara

Asier Abrisketa 2025ko mar. 5a, 13:04

Gaur 18:30etik aurrera, liburutegian egingo dau Bego Gomez kontalariak Historias para noches frias helduentzako ipuin kontaketea.

Martiaren 5ean, eguaztena, Bediako liburutegian helduentzako ipuin kontaketa erotikoa egingo da 18:30etik 19:30era, Alabazan ipuin kontalari konpainiako kidea dan Bego Gomez Abrisketaren eskutik. Kontaketea gazteleraz egingo da, Historias para noches frias izenpean. "Zatoze begiratzera; eta gero, itxi zeuen gorputzak imajinazinoaren bideari jarraitzen" mezuagaz animau dau kontalariak jentea.

Andren Nazinoarteko Eguna, martiak 8a, dala-ta antolatu dau kontaketea Bediako Udalak eta "istorio beroak", andrazkoen ikuspuntutik kontauko ditu Bego Gomezek, "umorez eta hurbiltasunez". Bertan, "normalean aitatzen ausartuten ez garan gaiak" azaleratuko dira. "Atearen bestaldera abiatzeko konbitea, ostonduten jakuna, ikusi ahal izateko, sarrailatik begiratzean bezalaxe, berben, begiraden, keinuen eta irudimenaren poderioz", dino sinopsiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!