literaturea

"Kaiolatutako poemei hegoak" emongo jakiez Bedian

Asier Abrisketa 2025ko ots. 10a, 11:38

Zezeilean zehar edonork itxi ahalko dau poema bat, originala zein idatzitakoa, liburutegiko kaiolan eta martian Poema bat askatu ekimena egingo da, honeek "askatzeko".

Bediako Udal Liburutegian Poema bat askatu ekimena eroango da aurrera martian eta hileon, bediaztarrek poemak proposatuteko epea daukie. Gaurtik aurrera eta zezeilaren 28ra arte, jenteak liburutegiko sarreran dagoan kaiolan poema bat itxi ahalko dau, norberak idatzia zein beste baten obrea. Gero, poema honeek "askatuko" ditue.

Poemen kaiolea eguaztenero zabalduko da martian, 17:30ean, honeek irakurri eta hausnarketarako tartea zabalduteko. Saioetan ludotekako umeek, jubiladu eta pentsiodunen alkarteak, andra alkarteak eta beste eragile batzuk hartuko dabe parte: "Kaiolatuteko poemei hegoak emongo deutseguz".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!