Kolazino Mendi Eguneko lasterketetarako izena emon daiteke oindino

Bea Azpiri 2025ko ots. 4a, 09:28

Dorsal gitxi geratzen diran arren, oindino emon daiteke izena Bedian jokatzen diran Kolazino Mendi Eguneko lasterketaren baten edo mendi martxan parte hartzeako. Izen-emotea sportmaniacs plataforman egin behar da.

Martiaren 15ean jokatu dira lasterketa nagusiak, 24 kilometro eta 16 kilometrokoak eta mendi martxea. Umeen lasterketea, hurrengo egunean, martiak 16, izango da. Izen-emotea martiaren 10era arteko epea dauan arren, ia beteta dagoz lasterketak eta dorsalak amaitutakoan ezin izango da izenik emon; izan be, guztira 600 parte hartzaileentzako lekua dago.

Aurten, lasterketen noranzkoa aldatu egin da eta ibilbidea aurreko urteetakoa izan arren, beste aldera egingo da. Aurtengo beste nobedade bat da umeek euren eguna eukiko dabela eta lasterketea hurrengo egunean, domekan, 11:00etan izango dala. Edadearen araberako ibilbide desbardinak izango dabez.

Zapatuan, martiak 15, izango dira beste hiru probak. Lehenengoak urteten, 08:30ean, martxalariak izango dira 16 km eta 900 metroko desnibela daukan ibilbidea egiteko. Lasterketa nagusiko lasterkariak barriz, 10:00etan abiatuko dira 24 km eta 1.600 m-ko desnibela daukan lasterketea egiteko. Azkenik, 11:30ean urtengo dira 16 km-ko lasterketea egingo dabenak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!