izen-emoteak

Ekintza ugaritarako izen-emotea zabalduko da Bedian eguaztenean

Asier Abrisketa 2025eko otsailaren 3a

Martiaren 29an Dimako Antzasti Euskaldunon Etxea museoa bisitauko dabe bediaztarrek.

Esku urtekeran, Antzasti museoko bisitan, Zugatz Eguneko ekintzetan eta Kirol Erronkak ekimenean emon ahal izango da izena, 16:30etik 19:30era.

Zezeilaren 5ean, hainbat ekintzetan parte hartu ahal izateko inskripzino prozesua hasiko da Bediako liburutegian. Eguaztenetik aurrera, 16:30etik 19:30era egongo da zabalik liburutegia izen-emoteak egiteko.

  • Hilaren 10era arte, Ganguren Mendi Taldeak antolatutako martiaren 7tik 9ra Baqueirara eski urtekerarako izen-emotea. Behin izena emoteko epea amaituta, baja emon ezkero ez da dirua itzuliko.
  • Hilaren 14ra arte, martiaren 29an izango dan Dimako Antzasti Euskaldunon Etxera urtekerarako izen-emotea. Liburutegian. Behin izena emoteko epea amaituta, baja emon ezkero ez da dirua itzuliko.
  • Hilaren 14ra arte, zezeilaren 23an egingo dan Zugatz Egunean parte hartzeako izena emon daiteke liburutegian.
  • Hilaren 21era arte, Kirol Erronkak ekimenean parte hartzeako izen-emotea liburutegian. Erronkea zezeilaren 5etik garagarrilaren 18ra arte, hiru mendi (Burtotza, San Pedro de Atxarre eta Urkiolagirre) igotea da

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!