Ganguren Mendi Taldeak antolatuta, Bediako Udalaren laguntzeagaz, urtekerea egingo da Kataluniar Pirinioetan dagoan Baqueira Beret eski estazinora zezeilaren 14tik 16rako astegoienean. Barikuan, 18:15ean urtengo da autobusa eta domekan egingo dau bueltea, 21:00ak inguruan heltzeako. Izen-emotea gaur, hilak 7, zabalduko da eta datorren eguenean, hilak 16, zarratu. Bediako liburutegian egin behar da hau, astebarruan arrastiro, 16:30etik 19:30era.
Lau prezio desbardin dagoz. Gangureneko kide nagusiek 237 euro ordaindu beharko ditue eta hamaika urte artekoek 193 euro. Gangureneko kide ez diranek barriz, nagusiek 264 euro eta gaztetxoek 227 euro ordaindu behar ditue. Prezio horretan sartzean da autobusa, egun birako forfaita, segurua, aterpetxeko bi gau, gosari bi eta afari bat. Lehenengo egunerako afaria, egun birako bazkaria eta eskupainua, bakotxak eroan behar dau. Eskietako materiala be, bakotxaren esku geratuko da.
Baquiera Beret
Estazinoa sano ezaguna da eskiatzaileen artean. Eskietako 167 kilometro ditu dana zabalik dagoanean eta aukera ugari emoten ditu. Guztira 112 pista ditu eta horreetatik, 51 dira eskiatzaile hasibarrientzako aproposak (sei pista berde eta 43 urdin ditu). Gainontzekoak, eskarmentu handiagoko eskiatzaileentzako zailtaun desbardinetako pistak dira.