Aurten be, Bediako Udalak Gabonetako Jaia antolatu dau eta hau abenduaren 20an, barikua, egingo da herriko frontoian 17:30etik aurrera. Jaialdian parte hartzeako gauza bakarra eskatuko da sarreran, personako janari pakete bat emon edo euro bi ordaindutea. Batutako janaria Arratiako Elikagaien Bankurako izango da eta dirua Arratiako Gurutze Gorriak eroango dau.
Gabonetako Jaiaren zentroan, hainbat erakustaldia egongo dira ikusleen gozamenerako, herriko ikastaroetako parte-hartzaileen eskutik. Hurrengoz hurrengo, 18:00etatik aurrera, honeek izango dira erakustaldiak: gimnasia erritmikoa, Batzen Kido arte martzialak, saltsa eta merenge jantzak eta Jauziri Dantza Taldearen emonaldia. Gainera, 19:00etatik aurrera pintxoak eta edariak egongo dira, DJagaz girotuta.
Beste alde batetik, erakusketa eta sariketak be egingo dira. Berbarako, eskulanen ikastaroan egindako lanak eta marrazketa ikastaroan egindako marrazkiak egongo dira ikusgai. Horrezaz gainera, Gabonetako postalak eta birziklatutako materialakaz egindako Gabon zugatzak be egongo dira ikusgai; kasu honetan, saria eroango dabe lanik onenak.