Aurtengo Musika Airean ekima desbardina izango da, ez baita normalean moduan, kantautoreren bat konbidau. Bariku luntzean, hilak 11, 19:00etatik 20:30era egongo dan DJ Federen musikeaz gainera, kirola egiteko aukerea be egongo da. Izan be, 18:00etan Zumba Masterclass librea egongo da plazan.
Ekitaldia Bediako Musika Airean ekimenaren barruan dago. Jaialdia urtero antolatzen da Bedian urrietan, antolatzaileek azaldu dabenez, ekimena herritarrek proposatu eben, oin dala sei urte, "pintxo-potea eta denpora ona aprobetxetako".