Zapatuan, Arratiako tranbiaren bidearen inguruko ibilbide gidatua egongo da Bedian

Bea Azpiri 2024ko urr. 9a, 11:07

Tranbia barrutik. Jon Urutxurtu. Artxiboa: Javier Aranguren.

Ondarearen Europako Jardunaldien aurtengo gaia, Bideak, sareak eta loturak dira eta horreetan 1964 arte funtzionamentuan egon zan Arratiako tranbiak leku garrantzitsua dauka. Zapatuan, hilak 12, 10:00etan, ibilbide gidatua egongo da Bediatik, tranbiak herritik egiten eban bidea erakusteko.

Arratiako tranbia, XX. mende hasikeran Arratiako biztanleen bizitza eraldatu eban garraiobidea izan zan. Tranbiak, Zeanuri eta Bilbo lotzean ebazan, ordu biko bidaian. Beharrera joateko erabilten eben tranbia arratiarrek. Baita Bilbora abereak eta ortuariak eroateko be, eta Bilbotik beste produktu batzuk ekarteko. Mendizaleek be erabilten eben tranbia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!