Bediako Udala, urtero lez, hilaren 16tik 22ra "Isuririk gabeko mobikortasunaren alde!" lelopean egiten ari dan Europar Mugikortasunaren Asteko kanpainara batu da. Kanpainearen helburua, automobila erabilteak osasun publikoarentzat eta ingurumenarentzat dituean ondorio txarren inguruan sensibilizetea da. Holan, eguen eta barikuan mobikortasun jasangarria buztartuteko jarduerak antolatu dira herrian.
Eguenean, hilak 19, Bediako Liburutegian izango dira, 17:30etik aurrera, Ander Arandia eta Garbi Arroyuelo. 2023an, Alegiatik urten zan bikotea tandem bizikletan eta zortzi hilabetez pedalei eragin ostean, Boli Kostara heldu ziran, Afrikara. Euren esperientzia kontetan izango dira Bedian. Hau amaituta, 18:30ean, Bediako Udalak aurten planteautako Kirol Erronkak bete dabezan herritarrak sarituko ditu ekitaldi publikoan.
Hurrengo egunean, “Mugitu martxa nordikoagaz” lelopean, 17:30ean, ikastarotxoa egongo da plazan. Bi makilakaz ibilteko teknikea ikasteko tailertxo bat, trebetasunak hartzeko jolasak eta ibilaldi txiki bat praktikan ipinteko egongo dira.