JAIAK

San Roke ospatuko da barikuan Bedian

Erredakzinoa 2024ko abu. 14a, 09:00

Eroso-Ugarte auzoko ermitan izango da ospakizuna hilaren 16an, 12:00etan, eta gero, trikitilariek girotutako barauskarria egongo da.

Beste auzo batzuetan lez, Bedian be San Roke jaia egingo da eguerdian. Mezea 12:00etan izango da eta gero, pintxoak eta edatekoa egongo dira hurreratu diranentzat. Antxina, Santo Tomas zan auzoko ospakizuna baina oin dala 50 bat urte, ebatzi zan San Roke ospatutea, neguan jairako sasoi txarra egoala-ta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!