liburutegia

Asteon zarratuko ditu ateak Bediako Udal Liburutegiak

Asier Abrisketa 2024ko uztailaren 22a

Eguaztenean zarratu eta urri lehenengoaren 5ean zabalduko da barriro, ohiko ordutegiagaz jarraitzeko.

Bediako Udal Liburutegia udako ordutegian egon da bagila amaieratik, hau da, 10:00etatik 13:00etara arte. Gaur eta bihar holan jarraituko dau baina hilaren 24tik aurrera, eguaztena, guztiz zarratuko da udako oporrak dirala-ta. Beraz, ezingo da liburutegia erabili edo liburuak hartu abuztu osoan zehar. Izan be, urri lehenengoaren 5era arte egongo dira ateak zarratuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!