ludotekea

Gaur amaituko da Bediako Ludotekako kursoa

Asier Abrisketa 2024ko eka. 28a, 09:28

Bediako ludoteka zerbitzuak ateak itxiko ditu garagarril eta abuztuan, urri lehenengoaren 5era arte.

Bediako Ludotekak aurten be hartu ditu herriko umeak astebarru arrastietan, 17:00etatik 19:30era arte, ikasturtean zehar. Ekintza ugari egiten dira bertan eskulan eta jolasez gainera, Ludochef eta Ludobaratzea besteak beste. Baina badator uda eta udalekuak zein ume zein gaztetxoentzako beste ekintza batzuk antolatu dira. Beraz, Ludotekak gaur zarratuko ditu ateak urri lehenengoaren 5era arte.

Uda honetan Bedian antolatu diran ume eta gaztetxoentzako ekintzak asteon egin dan adimen emozional ikastaroa eta garagarrileko ekintzak dira. Txiki-txokoa, udalekuak, uda gaztea eta ludosport dira. Daborduko, zarratuta dago honeetan izena emoteko epea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!