Bediako Udalak, Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak eta Euskal Herriko Artisauen Elkarteak antolatuta, Bediako Merkataritza, Artisautza eta Elikadura Azokea egingo da bagilaren 16an, domekea. Merkadua osotuko daben postuak 11:00etan zabalduko dira eta bertan egongo dira goiz osoan zehar, 14:00etara arte.
Postuetan erosketak egiteaz gainera, aurtengoan txakolin eta garagardao dastaketak egingo dira. Bai eta talo tailerra; hau 12:00etan hasiko da eta izena, bertan emon behar da hasi aurretik. Txakolin dastaketea barriz, 12:30ean hasiko da eta izena 12:00etan emon daiteke bertara hurbilduta. Garagardao dastaketea ostera, 13:00etan da eta horretan be, ordu erdi lehenago emon behar da izena.