gazteria

Ume eta gaztetxoentzako udako ekintzen inguruko batzarrak egingo dira gaur Bedian

Asier Abrisketa 2024ko mai. 27a, 10:22

Liburutegian izango dira gurasoentzakao batzarrak, 18:30ean udalekuetako batzarra eta 19:30ean txiki-txokokoa.

Txiki-txokoa

Txiki-txokoa garagarrilaren 1etik 12ra egongo da zabalik, 09:30etik 13:30era. Hiru urtetik gorako umeak onartuko dira, beti be komunera fardel barik joateko nahiko autonomoak badira. Bertan, tailer eta jolasak egingo ditue eta 110 euroko prezioa dauka.

Udalekuak

Lehen Hezkuntzan dagozan umeentzako udalekuak be, garagarrilaren 1etik 12ra izango dira. Ohiko ordutegia 09:30etik 13:30era izango da, urtekera egunetan barriz, 17:30era arte. 200 euroko prezioa dauka eta hau aprilaren 8an ordaindu beharko da. Halanda be, ordainketa bi egiteko aukerea be badago.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!