Bediako Liburutegian Ezin dozu galdu kanpainea ipiniko da martxan aprilaren 8tik aurrera; irakurleek, euren artean irakurgaiak gomendatzeko sistemea izango da. Liburutegian mailegu bat egiterakoan, liburuagaz batera fitxa bat emongo da, irakurleak hau bete beharko dau, sinopsi labur eta zergaitik "ezin dozun galdu" azalduz. Holan, hurrengoek komentario honek irakurri ahalko ditu, liburua aukeratzeko orduan.
Kanpainearen helburu nagusiak irakurleen artean liburuak gomendatzea, ideiak partekatzea eta irakurtearen esperientzia aberastea dira. Baina liburutegiko irakurleak genero eta estilo desbardinak probatzera animetea be topetan dau kanpaineak. "Lagun batek beste zeozer irakurtzen badau edo beste norbaitek liburu baten gainean eretxi bitxia partekatzen badau, jakin-mina edo irakurtzeko gogoa biztu ahal jako", arrazoitu dau Rakel liburuzainak.